Skip to main content

Ikastolara patinetan etorriko gara?

Patinekin ikusi ditugu azken asteotan LH 5 eta LH6 mailakoak ikastolan. Oreka eta mugikortasuna lantzea da ariketa honen helburua eta 2-3 astez ibili dira heziketa fisikoan hori lantzen. Zirkuito desberdinak egin  dituzte patioan eta batzuk saskibaloian jolastera ere animatu dira bukaeran. 5.mailakoek  Zabalganako skate parkera joateko aukera izan dute.

Hainbeste praktikatu eta gero, ea eguraldi hobearekin batera Ikastolara patinez etortzera animatzen diren gure ikasleak.

 

LH6.MAILA ARGAZKIAK:

https://drive.google.com/drive/folders/1K4X2fferq_VlFAWmyTQiC7itlt3jJnuD?usp=sharing

 

LH5.MAILA ARGAZKIAK ETA BIDEOAK:

https://drive.google.com/drive/folders/1IdrTuv9r9Gr7jMsBCBP5GABv2bVLzELY?usp=sharing

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.