Lurraldeetako txapeldunekin eta txapeldunordeekin egingo da udazkenean Euskal Herriko finala.
32. eskolartekoa da aurtengoa, Euskal Herrikoari dagokionez. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dute elkarlanean bat-bateko egitasmoa. 14-18 urteko gazteek hartzen dute parte bat-bateko txapelketa honetan.
Eskolarteko txapelketaren helburuak, sorreratik, gaztetxoei jendaurrean bat-batean jarduteko aukera ematea eta adin horretako haur eta gaztetxoak entzulearen aulkitik zaletzea izan da. Bertsoaren bidez ikastoletan euskara eta euskal kultura sustatzea izan zen ekimen honen sorrerako sena.
Armentia Ikastola