Skip to main content

Modu birtualean bada ere, krosa berreskuratuko da aurten

Aurten ohiko moduan ere ezin dugu egin, baina 1.200 kirolarik baino gehiagok parte hartzen duten festa hau, kategoria guztiak barne (3 lasterketa txiki, gazte, senior eta BTT familiarra), gal ez dadin, modu birtualean egingo dugu.

Datorren astean, ikastolako ikasle guztiek BTT 2021en oroitzapenezko buff eta motxila bana jasoko dituzte tutorearen bidez.

Motxilaren barruan informazio-ohar bat ere egongo da. Ohar honetan, kros birtual honetan parte hartzeko eskatuko da eta parte hartzeko oharrak jasoko dira. Parte hartzeko, zuen seme-alaben argazki bat bidali beharko duzue, ahal izanez gero korrika edo bizikletan, Armentiako basoan, hau da, krosa egiten den tokian, edo beste leku batean, eta, ahal izanez gero, oparitzen zaizuen buffarekin.

Argazkiak krossbtt@armentiaikastola.eus helbidera bidali beharko dira, oharrean jasoko den formatuan, ekainaren 6aren aurretik.

Guzti honekin, ikasleek kirola egiteko, lasterketetan parte hartzeko eta lehiaketa horren oroitzapena izateko ilusioari bizirik eustea espero du talde antolatzaileak.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.