Skip to main content

Jarriko dugu 'Tanta' bat gehiago?

Ongi ezagutzen dugu Armentia Ikastolan, izan ere, iazko sari bat gure ikastolako familia bati egokitu zitzaion, eta sariaren parte bat Armentia ikastolan inbertituta, guztiok ari gara gozatzen.

Aurten bigarren edizioa du Tantak eta familia bakoitzari txartel bana banatu genizuen. Ikastolaren apustua izan zen 5 euroko bina txartel banatzea, modu horretan, ekarpena egiteko Araba Euskarazi. Laudioko Ikastolak antolatzen du aurten Araba Euskaraz. Haiek lagundu zuten Armentia Ikastola Araba Euskaraz antolatzea egokitu zitzaigunean, beraz, proposatu nahi dizuegu bueltan guk ere indarra jartzea ekimenean, eta txartelak salten lagundu dezazuela. Tantaz tanta pitxarra betetzea da helburua. Jarriko dugu tanta bat gehiago?

Azken albisteak

Egizu eskaera azaroaren 4a baino lehen.
Indartu euskara Agerrean! Eskatu zure saskia azaroaren 12a baino lehen!
Bizpahiru urtez bikote bera izango dute, euskarazko harremana sustatzeko.
Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!