Skip to main content

Norbere buruaren kontzientzia hartu

Irati Salazarrek azaldu du dinamika: “Irakasleak kutxa batetik gelako umeen argazkiak ateratzen ditu, banan banan, 'nor da?' galdera eginez argazkia erakusten dien bitartean. Bakoitzak bere argazkia ikusten duenean, zutitu eta ikastolan pegatzen du bere argazkia”.

Hori egiten den bitartean beste guztiak eserita daude. Norbait falta bada, abestitxo bat abesten diote eta musuak bidaltzen dizkiote. “Guretzako ekintza hau oso garrantzitsua da, norberak bere burua identifikatzeko eta besteak ere identifikatzeko balio duelako, protagonismo segundo batzuk ditu. Bestalde, oso garrantzitsua da ikustea nor falta den, horretaz kontziente izaten hasten direlako”, esan du Salazarrek.

 

Ariketari balioa hainbat elementuk ematen diote irakasleen ustez. Batetik, minutu batzuk eserita egiten dituztelako, euren burua eta besteak identifikatzeko, protagonismoa sentitzeko eta norbait falta bada horren kontzientzia izateko.

Baina, ez hori bakarrik, Salazarren ustez, “zeharka errespetua lantzen da”, esaten baitzaie: “ez eseri beste baten aurrean, bestela ez du ikusten; besteek argazkia pegatzen dutenean isilik eta lasai egon behar dira besteen momentua delako; argazkia hutsik dagoen leku batean pegatu behar dute besteena kendu gabe”. Pazientzia, itxaroten ikastea, kontentzioa... bideratzen eta sentimendu horiek gestionatzen hasten dira.  Ekintza hau urtebeteko gelako handiekin egiten hasten gara eta 5 urteko gela arte egiten da.

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.