Skip to main content

EUSPAZIOAK Armentian eta Gasteizen

EUSFERA ekimenaren baitan zenbait euspazio sortu dira

Irudia
EUSFERA M7

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA gure haurren ingurua euskaldunagoa izatea nahi duen ekimena da. 0-12 urteko haurren gurasoei zuzenduta dago eta etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua. Maiatzaren 7tik 17ra izango da ekimena.

Bi modu dituzue parte hartzeko:

  • Etxean etxekoekin MISIOAK egin. Horretarako webgune honetan sartu eta galdetegi betez zure familiara egokitutako misioak egokituko zaizkizue:

 

  • Sortuko diren EUSPAZIOetan parte hartuz. Hiru sortu dira ikastolan:
    • Maiatzak 8 ikastolako patioan (16:45-17:45). Aurpegiak margotu eta txapak egin.
    • Maiatzak 13 ikastolako patioan (16:45-17:45). Jolasak eta Herri Kirolak.
    • Maiatzak 15 Ariznabarrako kantxetan, Garoka tabernaren ondoan, 16:30etik 19:00etara egur jolasak eta DJ-ak ARABA EUSKARAZen eskutik (ikastolako patioa itxita egongo da). Egun honetan bertan LH6. mailako ikasleek Azoka Solidarioa prestatu dute ikastolako sarreran. Hortaz, azokatik joan zaitezkete egur-jolasetara.

Denon artean, denon taupaden bidez, Euskararen unibertsoa zabalduko dugu!

 

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.
Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien i