Skip to main content

Zilarrezko domina Armentiarentzat STARTInnova lehiaketan

Gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzea du helburu El Correo egunkariak antolatutako lehiaketak. Armentia Ikastolatik, Eneko Segura irakasleak gidatuta, 33 ikaslek parte hartu dute guztira, eta zazpi talde osatu dituzte.

The Futurists Güanàbanas taldearen kideak dira Mara Martinez, Maider Moraza, Itsaso Etxaburu, Eneko Goñi eta Lucia Villacián. Maskarek floran eta faunan izan dezaketen ingurumen-inpaktuak kezkatzen ditu ikasle horiek, eta, horregatik, maskchine proiektua proposatu dute: maskaren gomak mozten eta alanbreak bereizten dituen makina bat; horiek birziklatzea erraztea helburu; izan ere, fabrikatzeko osagaiak banatu egiten ditu.

Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta Arabako eta Bizkaiko 50 bat ikastetxetako 1.308 gaztek hartu dute parte; guztira, 271 proposamen aurkeztu dituzte.

   

Azken albisteak

Neguko oporrak iritsi baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskal artea eta kultura uztartzen dituzten hainbat artelan ikusi dituzte.
Bertsolekuak antolatu dituzte Izaskun Arrue Kulturgunean.
Egun paregabea pasa dugu ikastolan!