Skip to main content

Martxoaren 4tik 10era jasoko ditugu Errigorako eskaerak Armentian

Eta modu honetan Nafarroa hegoaldeko euskalgintza eta bertako ekoizleak lagunduko ditugu. Martxoaren 10a baino lehen egin behar da eskera.

Osasun egoerak eraginda, produkzioa txikiagoa izan da aurten, hortaz, jaso ahala bideratuko ditu eskaerak Errigorak eta Armentian erabaki dugu arazorik egon ez dadin, kanpaina laburra egitea eta eskaerak goiz bideratzea.

Aurtengoan, aldi berean eskatu beharko dira olioa eta kontserbak, eta oraingoan olioa nahiz loteak elkarrekin jasoko ditugu. Dagoeneko bidali dizuegu Armentiako kideei eskera egiteko galdetegia, baina behar izatekotan, hau da: eskaera-galdetegia.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.