Skip to main content

Biharko Euskal Hezkuntza Sistema gaurtik eraikitzen hasteko ekarpena egin dute ikastolek

Oinarri horiek hiru bloketan banatzen dira:

  • Oinarrizko printzipioak: unibertsala; euskara eta euskal kultura ardatz dituena; Euskal Curriculumetik eraikia eta Euskal Herria bere osotasunean landuko duena.
  • Hezkuntzak landu beharreko baloreak: hezkidetzan oinarritua; laikotasunean heziko duena; ikasleak bere egiten dituen ezaugarrietatik pentsatua, eta inklusiboa.
  • Hezkuntzaren antolaketa: gobernantza demokratikotik antolatua; ikastetxeei autonomia aitortuko diena, eta publiko-herritar eredutik sortua.

Beronen aurkezpenarekin ikastolek hasiera eman diote Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza lege bati begirako beren proposamenaren zabalkundeari eta lanketari.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.