Skip to main content

Txikipedia feministago bat osatzeko elkarlanean ari dira Armentia Ikastola eta Euskal Wikilarien Elkartea

Hainbat helburu ditu dinamikak, horien artean, euskarak sarean bizi duen egoera ezagutzea eta harekiko sentsibilitatea lantzea, Txikipedian euskarazko artikuluen presentzia areagotzea eta gizon eta emakumeen artikulu kopuruaren artean dagoen arrakala ezagutu eta egoera aldatzeko eragile izatea.

Ikasleek Txikipedian emakumeen biografiak sortuko dituzte eta horrela, tokian tokiko edo Euskal Herriko emakumeei ikusgarritasuna emango die. Bestalde, aukera eskaintzen da pertsonetan oinarritu gabe herriko txoko, eraikin edo bestelako gaien gaineko artikuluak ere sortzeko.

Proiektuarekin, oro har, emakume zientzialariei ikusgarritasuna eman nahi zaie. Beraz, hainbat alorretako emakumeen biografiak egin ahalko badira ere, zientzialarietan zentratzeko saiakera egingo dute.

Otsailean hasi ziren lanketarekin, lehenik biografiak osatzeko informazioa bildu eta artikuluak idatzi zituzten eta, zuzendu eta amaitutakoan, biografia horiek argitaratu egingo dituzte. Martxoaren amaieran lortu diren artikuluak zenbatu eta parte hartzaileei aitortza egingo zaie.

Azken albisteak

LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.
Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.