Skip to main content

Matematika eskuetara ekarriz ikasi

Aurten egoerak hala behartuta eta kontigentzia planari jarraituz egiten ari dira, ondorioz, bakoitza bere gelan, joan den ikasturtean hiru gelak nahasturik zirkulazio librean aritzen baziren ere.

Aurten, joan zen urteko dinamikari jarraiki, geometria, logika, zenbakikuntza eta neurrien txokoak sortu dira. Ikasle bakoitza da aukeratzen duena zein esparru landu nahi duen. Esparru bakoitzeko jarduna amaituta, autoebaluazio txantiloi bat betetzen du, egindakoa gustatu zaion ala ez adieraziz eta ea gustura aritu den ala ez esanez.

Matematikak beste modu batetara bizitzea da helburua, jolasean, manipulatuz eta motibazioa mobilizatuz, matematikak eskuetara ekartzea, alegia. Taldeka jarduten dute, elkarrekintzan, batak besteari lagunduz eta elkarrekin lan eginez, autonomoki.

    

 

Argazki gehiago: https://armentiaikastola.eus/eu/argazkia/1954

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA