Skip to main content

DBH 4Bkoek Ikastola Europan aurkezteko bideoa egin dute

eTwinning Europako ikastetxeen komunitatea da, eta plataforma bat eskaintzen die parte hartzen duten Europako herrialdeetako ikastetxeetako hezkuntza-taldeei. Tresna horiek ikastetxeek eskura dituzte gainerakoekin komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, proiektuak garatzeko, partekatzeko edo, bestela esanda, Europako hezkuntza-komunitatearen parte izateko.

Proiektuaren parte dira Europako 218.995 ikastetxe eta 906.693 irakasle; tartean, Armentia Ikastola eta bertako hainbat irakasle. Proiektuaren sustatzaileetako bat da Armentiako Alicia Rodrigo irakaslea eta, bere ustez, programa “oso aberasgarria” da ikasleentzat.

Proiekturako egin beharreko zereginen artean Ikastola aurkeztu behar dute eta, horretarako, bideo bat egin dute DBH 4B gelako ikasleek. Aurrerago, berriz, bidaia birtualak egingo dituzte programaren parte diren Europako ikastetxeetan eta, horietan, dinamika ezberdinak egingo dituzte.

Rodrigoren iritziz, ikasleentzat hainbat onura ditu proiektuak: “Eguneroko errutinatik ateratzen ditu, eta informatikaren arloan berez duten jakintza praktikan jartzeko aukera ematen die. Horrez gain, harremana egiten dute haien adineko beste herrialdeetako ikasleekin eta hori ere oso onuragarria da”. Programaren izaerak bat egiten du Armentia Ikastolaren jardunarekin, biak ala biak, proiektuetan oinarritzen baitira ikasleen hezkuntza garatzeko.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue datorren asteburuko Eskolaz Kanpoko Ekintzen hitzorduak. Larunbatean izango dira, apirilaren 12an.
Maiatzaren 17an izango da, Auzoalanarekin batera.
Bidali zure bideoa maiatzaren 11 baino lehen.
LH 3tik 6. mailarainoko ikasleak, urtero bezala, euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarriko dute ikasitakoa.