Skip to main content

Aurten ere herritarren elkartasuna tantaz tanta jasoko dugu ikastolok

Bigarren edizio honetako zozketa ekainaren 25ean egingo da. Bazkide bakoitzari txartel bana banatuko diogu laster. Hala ere, gehiago erosteko aukera egongo da eta baita saltzeko eskatzeko aukera ere.

Geure buruari jarri diogun helburua da, Armentia Ikastolak dituen bazkideen kopuru bikoitza saltzea. Txartel bakoitzak 5 euroko balio du. Saltzeko txartel gehiago hartzen dituzten pertsonek,  hauek saldu ezean, bueltatzeko aukera izango dute.

Bazkideek ekimenaren inguruko informazio xehea jasoko dute laster zirkular baten bitartez.

Tanta ekimenaren lehen edizioan zortedun izan zen Armentia ikastola. Izan ere, 2020an Armentia ikastolako Ollora Gonzalez familiari egokitu zitzaion eta haiek hala erabakita, sariaren zati bat ikastolan inbertitzea erabaki zuten eta ondorioz, Armentia ikastolako komunitate osoak jasoko dugu horren onura.

 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA