Skip to main content

Selektibitatean EAEko gainontzeko ikastetxeetan baino emaitza hobeak izan dituzte Armentiako ikasleek

Armentiako ikasle denak aurkeztu ziren Selektibitateko azterketara, aitzitik, gainontzeko ikastoletan ikasleen 6,7k ez zuen azterketa egin.  Azken bi urteei erreparatuta, bi urteetan Armentiako ikasleen %100ak gainditu du Selektibitatea. Gainera, selektibitateko eta espedientearen  emaitzetan bigarren urtean gora egin dugu.

Selektibitateko batazbesteko nota hobea izan dute Armentiako ikastolako ikasleek gainontzeko ikastoletako eta EAEko ikastetxeetako ikasleekin alderatuta. Ohiko deialdian: 7,47; ez-ohiko deialdia: 6,37.

Espedienteko batazbesteko notari dagokionez ere, hobea da. Ohiko deialdian: 7,9 eta ez-ohiko deialdia: 6,69.

Aipagarria da, halaber, pasa den urtean gure ikasle gehienak, ondorengo ikasketetan, haien lehen aukeraketan sartzea lortu zutela.

Armentiako ikasleek eta irakasleek egiten duten lanak emaitza onak ematen dituenaren seinale dira datuok, harro egoteko modukoak.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA