Skip to main content

Bihotzez mila esker Gonzalez de Mendoza-Ollora familiari

Zorionekoak Ollora-Gonzalez de Mendoza sendia eta zorionekoak gu! Izan ere, euren poza gainerako guztiekin elkarbanatu nahian, sariaren zati bat (3.000 euro) Ikastolari eman dio egoki iruditzen zaion moduan erabiltzeko.

Ditugun behar ezberdinak aztertu eta gero, aurkitu dugu aukerako inbertsioa: Aretoa hobetzea. Saridunek emandako tanta horri beste tantaren bat gehituta, aretoko ikusentzunezko azpiegitura hobetuko dugu.

Hobekuntza honi esker, aretoaren erabilera handitu nahiko genuke. Ikasleei eta euren familiei ekitaldi gehiago eskaintzeko aukera izango dugu. Eta zergatik ez, Zabalganako auzokideei ere gure Ikastolako ateak zabaldu ahal izango dizkiegu sarriago.

Euren keinu ederragatik hauxe esan nahiko nioke Gonzalez de Mendoza-Ollora familiari:

"Bihotz bihotzez mila esker Armentia Ikastolako kide guztion partez."

 

Liher Larrea, Armentia Ikastolako Lehendakaria

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA