Skip to main content

Urte berri on!

COVID-19ak goitik behera astindu ditu gure bizitzak. Jakitun gara hainbat etxeetan egoera zailak bizi izan dituzuela. Doakizue hemendik besarkada bero bat.

Etxean bezala, ikastolan ere eragin du COVID-19ak eta egoera berrira moldatu behar izan gara. Uste dugu egoki erantzun diola Armentia ikastolak aurrean zuen erronkari. Egoera ez-ohikoan ere, ohikoak ditugun jardunak egokitu eta aurrera egin dugu. Moldatu ditugu hainbat ohitura eta jarduteko modu, baina gure ikasleen ongizatea helburu, ahalik eta “normaltasun” handienarekin aritu gara.

Opor garaia bertan dugu eta 2020an bidaliko dizuegun azken ArmentiBerri da hau, eta, urte berri ona opatzeko baliatu nahi ditugu lerrook. Ahal den neurrian gertukoak ondoan dituzuela, Gabonetako oporraldi ahalik eta goxoena izan dezazuen opa dizuegu, elkar zainduz, elkar babestuz. Olentzerok eta Mari Domingik zaku bete kemen eta osasun ekar diezazuela, 2021ak ekarriko dizkigun erronkei indartsu aurre egiteko prest egon gaitezen denok. Urte berri on!

ZUZENDARITZA TALDEA

Azken albisteak

Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura
"Bagatoz irakasleok, ez-dozenteok, begiraleok, garbitzaiIeok, sukaldariok… eta, noski, bazatozte ikasleak eta familiak ere".
"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"