Skip to main content

Fatima Zahra Bougdali: “Armentia Ikastola gure familia da”

Noiz iritsi zineten Euskal Herrira?

Maroko orain dela urte bete utzi genuen, zehazki esanda, 2019ko azaroaren 1ean iritsi ginen gure familia Gasteiza.

 

Zergatik etorri zineten?

Askorentzat harrigarria izango da guztia utzi eta inor ezagutzen ez duzun herrialde batera joatea. Baina osasun arrazoiak izan ziren batez ere. Nire belauna oso minduta nuen eta hango medikuek soluzio bakarra ematen zidaten: hanka moztea. Hiru alaba izanik, oso errealitate zaila izango zen hura eta beste konponbideren bat izango nuenaren esperantzan etorri ginen.

 

Nola iritsi zineten Armentia Ikastolara?

Nire 3 alabak gu bizi garen inguruko eskola batean matrikulatzera joan nintzen eta Armentiako Ikastolara etortzeko esan ziguten.

 

Hiru alaba dituzu, beraz, Ikastolan?

Bai, 3 ikastolan eta mutiko bat jaio berria dugu. Sara, zaharrena da eta LHko 6. mailan dago. Zaynab LH2n eta Alae HHn dago.

 

Zer moduz sentitzen zarete gure ikastolan?

Gure familia bezala da. Lehen egunetik oso ondo jasoak sentitu gara. Oso jende jatorra dago bertan, zuzendaritzatik hasi eta irakasle guztiak. Asko lagundu digute, ez dut hitzik azaltzeko; oso eskertuta gaude. Etorri ginenean Marokon gure familiak utzi genituen eta Armentia Ikastolan beste familia bat aurkitu dugu, gure familia bihurtu da. Esker hitzak baino ez ditugu beraientzat.

 

Zure alabek euskaraz ikasten dute gainera

Bai! Oso polita da, nik ez dut ezer ulertzen baina nire alabek asko hitz egiten dute euskaraz eta asko gustatzen zaie ikastea. Alaba zaharrenek 4 hizkuntza ezagutzen dituzte horrela: Arabiera familian hitz egiten dugu, frantsesa Marokon ikasi zuten eta orain gaztelera eta euskara!

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.