Skip to main content

Gaur koltxonetak ditugu?

Psiko eguna ez dute inoiz ahazten eta polita bihurtu da irakasleentzat lehen entzuten zen galdera berriz ere entzutea “Gaur koltxonetak ditugu?”. Hain modu sinplean baina esanahiez eta bizipenez beteta beraientzako. Espazio hau koltxonetekin, gozamenarekin eta erronkekin erlazionatzen dutelako, nahiz eta batzuetan tristura eta beldurra ere agertzen den.

Pertsonak seguru sentitzen gara gure ingurunea kontrolatu behar ez dugunean eta gela honetan hori da lortzen dena, haurra den bezala agertzen da bakoitzaren beldur, muga, gaitasun, indargune eta ahuleziekin.

  

Psikomotrizitate gela haurra onartuta sentitzen den espazio pribilegiatua eta paregabea da. Desiratzen duten toki bat, ez bakarrik egin edo izan daitekeenagatik baizik eta han bizi eta sentitzen dutenagatik

Diziplina honetan haurra da bere ikaskuntzaren protagonista, jolasa beraien desiretatik hasten da, bakoitzaren erritmoak eta beharrizanak errespetatuz. Haurrari, bera izaten laguntzen diogu eta horrela sortzeko gai sentitzen da. Azken finean, berdintasunaren hizkuntza, haurrak desberdin tratatzea ere badelako.

Irakasleek hitzik gabeko adierazpen motorra ulertzen ikasten dute; haurra nola mugitzen den, bere gorputza nola erabiltzen duen, zer modutara begiratzen duen, nola egiten duen negar edo nola adierazten duen bere desadostasuna...eta guzti honetarako haurrak erabiltzen duen tresna jolasa da, haurrak garatzeko naturalki erabiltzen duen tresnarik baliogarriena.

Azken albisteak

BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.
Azaroaren 15ean, larunbatean, egingo dugu, goizez.
Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide garela erakutsiko dugu gure logoan bertan.
Egizu eskaera azaroaren 4a baino lehen.