Maddi Agirrek, Harri Diaz de Herediak eta Maren Llanosek 2020ko Urruzunotarrak Gehituz literatur lehiaketan parte hartu eta sari bana irabazi dute. Hiruek izan zuten lehiaketaren berri irakasleen bitartez. Idazteko ohitura dute hiruek, nahiz eta gehiago idazteko gogoa ere agertu duten, baina inspirazioa datorkienean egiten dutela aitortu dute. Llanos, adibidez, aurretik lehiaketetan parte hartutakoa da, “Elkarreko ipuin lehiaketan parte hartu nuen behin, eta duela hiru urte nire auzoko gizarte-etxe baten Gabonetako ipuin lehiaketan parte hartu nuen, baita sari bat irabazi ere”. Agirrek ere lehiaketa berean parte hartu du.
Urtez urte izeneko poesiarekin irabazi du saria Diaz de Herediak, poesia baino, prosa idazteko ohitura badu ere, “kontua zen nik zerbait berria nahi nuela idatzi, niretzat erronka bat izan zitekeena eta hala izan zen”. Ilargi argiak idazlanarekin irabazi du saria Llanosek eta Agirrek Sugea eta zu lanarekin.
Pandemia garaiak ez die gehiago idazteko premiari sortu, baina hiruek dute argi zergatik idazten duten eta zer eragiten dien hori egiteak. Agirrerentzak, adibidez, lasaigarria da idaztea “haserre edo triste nagoenean idazten dut bereziki”, esan digu. Diaz de Herediarentzat buruan duena antolatzeko modua ere bada eta “oso gauza dibertigarria”, Llanosen ustez.
Hiruek baloratzen dute, halaber, beste pertsonek zuk sortu duzun ikustea eta ikaskideak hori egitera gonbidatu dituzte. Argi du Agirrek, “Urruzunok idazten hasi eta literaturaren munduan murgiltzen laguntzen dizu, eta hori da, hain zuzen ere gaur egungo gazteriak behar duena: mugikorra albo batean utzi eta istorio berriak sortzen hastea”.
Lehiaketa honetan ematen den sariaren zati bat barnetegi batean parte hartzeko aukera da. Aurten, baina, COVID-19a dela eta, ez da egiteko aukerarik izan eta penaz daude hiruak horregatik.
Aurretik esana dugu talentudun ikasleak ditugula Armentia Ikastolan eta berretsi egiten dugu orain. Zorionak hiruoi, eta baita edozein arte espresioren bitartez zuen sormena partekatzen duzuen guztiei ere.