Skip to main content

Haur hezkuntzan ahozkotasuna eta emozioak lantzeko webinar saioa azaroaren 30era atzeratu da

Hainbat ikastoletako gurasoek egindako eskaerari erantzunez, gaztelaniazko interpretazio zerbitzuarekin egingo da Kuku, haur hezkuntzan ahozkotasuna eta oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programaren baitako webinar saioa. Azalpena bi hizkuntzetan bermatu ahal izateko data aldatu behar izan da, bertan izena emana zenutenei jakinarazi zaizuen moduan. Honenbestez, astelehenean, hilaren 30ean egingo da, 18:00etan.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.