Skip to main content

COVID-19. Ikastolako egoera- azaroak 27

Pasa den asteko egoerari buelta eman diogu eta berriro oso aste lasaia izan dugu: HHn ez dugu positiborik ezta ikasle konfinaturik izan. LHn positibo berririk ez eta konfinaturik dauden ikasleak astelehenean bueltatuko dira. DBHko ikasle konfinatuak dagoeneko klasera etortzen hasi dira, etapa honetan 2 positibo berri jakinarazi dizkigute, baina, aurretik konfinatuta zeudenez, ondoriorik ez da egon haien geletan. BATXIko ikasle konfinatuak, gaur, ostirala, klasean daude berriro eta positibo berririk ez dugu. Langile bat etxean dugu bueltatzeko gogoekin. Ikasturte hau gorabehera handikoa izango da.... Animo!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA