Skip to main content

Noemi Gamiz: “Ikastolaren eta gurasoen arteko erlazioa estua izatea ezinbestekoa da”

Zergatik sartu zinen Kontseilu Errektorean? Noiztik zara bertako kide? Ikastolako beste egituretan parte hartu duzu aurretik?

Irakasle naizenez, gurasoen parte hartzea Ikastolan ezinbestekoa ikusten dut eta askotan faltan bota izan dut gurasoen inplikazioa. Horregatik, aukera suertatu zitzaidanean nire burua aurkeztu nuen. Jada 3 urte daramat Kontseiluan eta beti saiatu izan naiz Ikastolako ekintza edo bileretan aktiboki aritzen.

 

Zein funtzio betetzen duzu bertan?

Kontseilu Errektorera eramaten diren gaiei buruz, nire iritzia ematen dut, bi ikuspuntu desberdinetatik, ama eta irakaslearenetik, hain zuzen ere. Bi seme dauzkat etapa ezberdinetan eta horrek haietan ematen diren egoerak gertutik ezagutzeko aukera ematen dit.

 

Zer egin dezake Kontseilu Errektoreak gurasoen iritziak bideratzeko?

Kooperatibistek jakin beharko lukete Kontseilu Errektorean gauden gurasoak haien kezkak edo iradokizunak bideratzeko prest gaudela eta hortaz, gurekin zuzenean harremanetan jarri daitezkeela email bitartez, haien ordezkariak baikara.

 

Zer eskatuko zenieke familiei?

Ikastolak eskaintzen dituen parte hartzeko moduak aprobetxatzeko, asko dira eta. Guztion artean Ikastolako komunitatea sortzen dugu eta Ikastolaren eta gurasoen arteko erlazioa estua izatea ezinbestekoa da.

Azken albisteak

LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.
Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.