Skip to main content

Ikastolak herriari ekitaldia egingo da azaroaren 13an Donostiako Kursaalean

Hamaika artistak parte hartuko dute: Anje Duhalde, Pauline eta Juliette, Xabi Solano eta Kimua Dantza Kolektiboa, Nogen taldea, Demode Quartet taldea, Korrontzi eta Oinkari dantza taldea.

Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien aurtengo edizioak bertan behera geratu ostean, berauen antolatzaileek, aldez edo moldez, ospakizun xume batzuk egin dituzte jaien urteari amaiera duin bat emateko. Halere, denen artean itxiera orokor bat eman nahi izan diote pandemiaren urte honi, eta horretarako antolatu da ekitaldi nazional hau.

Beronen bitartez, urtero gure jaietan parte hartzen duten artistei eskerrak eman nahi zaizkie, baita urtero jaiotara etortzen diren herritar guztiei ere. Eta, aldi berean, plaza bat eskaini nahi izan zaio euskal kulturari, urte gogor honetan sektorea bortitz kolpatu baitu pandemiak.

Une honetan dauden mugikortasun mugak direla-eta, bertan egoteko aukerarik izango ez badugu ere, jaialdiaz gozatzeko aukera izango dugu, izan ere, jaien babesle den EITBk emanaldia eskainiko du ETB1en azaroaren 21ean.

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.