Skip to main content

TANTA zozketaren ordezko zenbakia Armentia Ikastolaren bitartez saldu da

TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa urriaren 21ean egin da. Zenbaki saritua 043.939 izan da. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez balitz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da. Ordezko zenbaki hori hauxe da 017.203. Zenbaki sarituta duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Armentia ikastolaren bitartez.

60.000 euroko saria jasotzeko zenbaki saritua duen onuradunak hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.

Informazio gehiago Ikastolen Elkartearen webgunean

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA