Skip to main content

2020-2021 Eskolaz Kanpoko Ekintzen inguruko jakinarazpena

2020/10/15

Iraila hasieran, ikasturte honetarako programatuak genituen eskolaz kanpoko ekintza guztiak “stand by” egoera batean geratzen zirela jakinarazi genizuen. Geroztik, pandemiaren eboluzioa (orokorra zein gure ikastolan izan duen inpaktua) eta ia astero instituzio ezberdinetatik jasotako irizpide ezberdinak aztertzen dihardugu. Edonola, Urriak 5 izanik uztaileko izen-ematea burutu genuenean ekintzen hasierarako aurreikusitako data, bidezkoa eta beharrezkoa deritzogu izen emate hori burutu zuten familiei nolabaiteko informazioa bideratzea.

Oraindik egoera nahasia bada ere eta oraindik ekintzei dagozkien behin betiko erabakiak hartzeko baldintzak egon ez arren, eskolaz kanpoko ekintzen inguruan une honetan daukagun aurreikuspena eta balizko hasiera baloratzeko kontutan hartzen ari garen alderdiak zuekin partekatu nahi ditugu, laburrean:

  • Instituzio ezberdinetatik ia astero jasotzen diren dekretu / arau / neurri berriak aztertzen dihardugu, askotan aurrekoekin edota bestelako instituzioek emandakoekin kontraesana dakartenak.

  • Ikastolako kontingentzia plana dugu orube, zeinetan neurri askoren artean ikastolako “burbuila taldeen” izaera definitzen den.

  • Ikastolako espazioen erabilerarako aukerak aztertzen ari gara (kontingentzia planaren neurrien baitan)

  • Gasteizko beste eskoletako ekintzen koordinatzaileekin harreman zuzen eta jarraian gaude, aukerak, ideiak eta estrategiak partekatzeko.

Eskolaz kanpoko ekintzak Stand by (impasse) egoera honetan mantentzeak familiei dakarkizuen endredo eta ikasleei dakarkien gabezia kontutan izanik, erabakiak lehen bait lehen hartu nahiko genituzke baina zaila egiten zaigu oraindik, egoera horren aldakorrean. Edonola, ikastolako Zuzendaritza, Covid taldea, Armentxo guraso elkartea eta eskolaz kanpoko ekintzen koordinazioaren artean iritziak jasota, behin behineko erabaki batzuk adostu dira:

  • Aurtengo ikasturtean eskolaz kanpoko ekintzak ezingo dira normaltasunez (uztailean aurreikusi bezala) garatu.

  • Ikastolan (eskola orduetan zein zaintza, autobus eta jantoki zerbitzuetan) egiten ari den lana ezin dugu eskolaz kanpoko ekintzetan zapuztu. “Gelako burbuila” taldeak mantentzeko egiten ari den lana eta inbertsioa ekintzetan ez errespetatzea arduragabekeria litzateke. Jakitun gara ikastolatik kanpo akademia eta klubetan “talde egonkor berriak” sortuko dituztela, eskola ezberdinetako umeak nahastuko direlarik, baina ikastolak ezin du bere baitan horrelako eskaintza kontraesankorra egin (kontraesana ezezik, balizko kasuen rastreorako arazoak dakarrelako, konfinamenduak zabaltzeko arriskuarekin batera).

  • Stand by egoera hau ezin dugu ikasturte osoan mantendu, zentzu horretan urrian hartzen ditugun behin behineko erabakiak gabonetarako behin betikoak bihurtu daitezen konpromisoa hartzen dugu. Alegia, gabonetarako martxan ez dauden ekintzak, bertan behera utziko ditugu (baita matrikulako 25 €ak itzuli ere).

  • Hauek dira ekintza ezberdinei dagokienez, Urrian adostutako erabakiak:

    • HH-ko ekintza guztiak bertan behera geratzen dira, Urriaren 2ko protokolo osagarrian Hezkuntza Sailak berretsi egin baitu Haur Hezkuntzan eskolaz kanpoko ekintzak egiteko debekua.

    • LH-ko Kultur ekintzen kasuan, “gelako burbuilak” mantenduz aurrera atera ahal diren ekintzak eta taldeak aztertuko ditugu datozen egunotan (ikasle kopurua ezezik, ekintzarako espazioa, darabilten materiala, bestelako zerbitzuekin uztargarritasuna, instituzioek bideratutako protokoloak ikastolako errealitatera egokitzeko aukerak... aztertu behar ditugu). Aurrera atera ahalko liratekeen taldeak identifikatu eta jakinaraziko dizkizuegu datozen asteotan, uztaileko izen ematea berretsi dezazuen eskatuz eta ahalik eta lasterren martxan jartzeko asmoz (baldintzak betetzen dituzten ekintzak azarorako martxan izatea nahiko genuke).

    • Kirol ekintzak elkarrekintza fisiko handiena dutenak izanik, zailenak izango dira abian jartzeko. Baina era berean, umeek jarduera fisikoa egiteak duen garrantzia (beti, baina oraingo egoera sanitario eta sozialean are gehiago) balorean jarrita, beraien ongizate fisiko, sozial, emozional eta kognitiboa garatzeko beharrezkoak deritzogu kirol ekintzak. Ondorioz, aurtengo salbuespeneko egoerara egokitutako eskaintza berria zabalduko dizuegu datozen egunotan:

      • LH-ko eta DBH 1-2-ko Kirol ekintzen kasuan, jakinda uztaileko izen emateetan aukeratutako kirol espezialitateak “gela burbuilak” mantenduz aurrera ateratzea bideraezina izango dela (horrez gain, urriaren 7anEskola Kirolak bidalitako “Arau Orokor berrituetan” ezarri du aurtengo ikasturtean ez dela txapelketarik egongo adin hauetan), “gela burbuila” bakoitzari kirol espezialitate anitzak praktikatu ditzaten “MultiEkintza” (LH 1-2) edo “MultiKirol” (LH 3-4-5-6 eta DBH 1-2) modalitatearen eskaintza bideratuko diogu. Hala, gutxieneko izen ematea daukaten geletan jarduera fisikoa lagunekin garatu dezaten aukera bideratuko dugu (beti ere, Eskola Kirolak ezarritako protokoloak inplementatuz), ahal izatekotan azaroan martxan jartzeko intentzioarekin.

      • DBH 3-4-ko Kirol ekintzen kasuan “mailakako burbuila taldeak” mantenduko ditugu orohar, datozen egunotan jakinaraziko dugularik zein talde aterako diren aurrera. Aurrera doazen taldeak Urriaren amaierarako entrenatzen hastea nahiko genuke, baina udal espazioen erabilera ere egoera berrira egokitu behar da lehenago, hortaz gerta liteke azaro hasiera arte berandutzea.

Datozen asteotan heldu daitekeen edozein berri esanguratsu (instituzioetatik bideratutako dekretu/neurri berriak) aztertu eta jakinaraziko dizuegu eta urria amaitu baino lehen, aurrera atera ahal diren ekintzen berri emango dizuegu, ahalik eta lasterren, ahalik eta era zehatzenean.

Azken albisteak

2024-11-29
Abenduko lehen astea Euskararen Astea bihurtu dugu aurten. Egutegitxo bat prestatu dugu aste horretarako, eta izango diren ekintzak bildu ditugu.
2024-11-29
HHtik BHraino, ikasleek ekintza ezberdinak egin dituzte Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira.
2024-11-28
Ikastola hirira zabaltzeko unea iritsi zaigu oharkabean. Aurten, bi egunetan izango da aukera gurera etortzeko: abenduak 14 eta urtarrilak 18. Bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen ari gara.
2024-11-24
Abenduaren 6an, ostirala, Durangoko Azokaren baitan egingo den gazte egunera autobusez joateko auker