Skip to main content

Pez Limbo antzerki konpainiak Oilo Ama mikroantzerkia eskainiko die bigarren hezkuntzako ikasleei

Bigarren Hezkuntzako Antzerkigintza eta Arte Hezkuntzako ikasleek bigarren urtez mikroantzerki bat zuzenean eta gertutik ikusi eta ondoren aktoreekin hizketalditxo bat izateko aukera izango dute urriaren 13an. 

Goiz osoan zehar Pez Limbo-koek 4 pase eskainiko dizkigute. Iaz bezain arrakastatsua izatea espero dugu. 15-20 minutuko iraupena du saioak eta ondoren, 20-30 minutuko hizketalditxoa egingo dute ikasleek aktoreekin, Ikasleen galderei erantzunez, haien esperientzia partekatuko dute antzezleek. Egungo osasun egoerari egokituta egingo dira saioak, emanaldi bakoitzean gehienez ere 40 lagun batuko dira 160 pertsonentzat lekua dagoen aretoan. 

Iaz Boxer antzezlanaren aurkezpenak arrakasta handia izan zuen Ikastolan eta aurtengoa ere ikasleentzat gustukoa izatea espero dugu. 


 

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.