Skip to main content

Ikastolen Elkarteak hainbat eskaera egin dizkio EAEko Hezkuntza Sailari ikasturtea segurtasunez egingo dela berma dadin

Ikastolen Elkarteko ordezkarien esanetan bilera ondo joan zen eta borondate ona ikusi zuten Hezkuntza Saileko ordezkarien aldetik.

Ikastolen Elkarteak lau eskera zehatz egin zizkion aipatu bileran Hezkuntza Sailari ikasturte hau segurtasunez burutu ahal izateko:

  • Ratioei lotuta: Maila bakoitzean ikasgelen banatzea aplikatu behar den guztietan: Segurtasun-neurria betetzeko ikastaldeak bikoiztu behar den kasuetan.
  • Ordezkapenak finantzatzeko dirua: Ikasturte honetan ordezkapen-gastua asko igo daitekeela aurreikusita egun jasotzen dena handitzea eskatu du.
  • Garbitasuna areagotzeko finantziazioa.
  • IKT: 2020 urtean erositako gailuen finantzazio osoa eta ikaskuntzako plataformak finantzatzeko 4 euro ikasleko.

Hezkuntza Sailak proposamena aztertuko zuela agindu eta epe laburrean erantzuteko konpromisoa hartu zuen bileran bertan.


 

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA