Skip to main content

Ikastolako txikienek aurreikusi baino hobe egin dute egokitzapena

Ikasturte berria modu presentzialean hasi genuen orain dela egun batzuk. Umeei itxialdian ezarri zitzaizkien baldintzak ez ziren errezak izan eta gure erronka egokitzapen segurua eta gertukoa eskaintzea zen. Gure ikastolako helduekin atxikimendu segurua lortzea da prozesu honen helburuetako bat, horrek ikasteko, jolasteko, esploratzeko, ingurua arakatzeko, berdinekin harremana aberasgarriak izateko aukera emango baitie. 

Aldi berean COVID-19aren ondorioz, ziurgabetasuna nagusitu eta nabarmen areagotu da gure egunerokoan eta horrek ikastolan eta partaide garen guztiongan; irakasle, ikasle, guraso, familietan… ere eragina izan du emozio ezberdinak azaleraziz, beldurrak, ezjakintasunak eta urduritasunak; denok nahi baitugu gure eta gure ingurukoen osasun eta segurtasuna bermatzea, eta era berean  denok geneukan gaur egun asko aipatzen den “normalitate” berezi honen hala nolako beharra.

 Une honetan barne antolakuntzak sekulako ahalegina eskatzen digu ikastolako langileoi; formatuak aldatzea, estrategiak asmatzea, taldekatze berriak egitea, espazioak aurkitzea, ordutegiak antolatzea…egunetik egunera baldintzak eta protokoloak aldatzen baitira, gaur balio duenak bihar ez du balio eta etzi agian. Denbora asko inbertitzen gabiltza honetan eta hemendik aurrera ere beharko dugu egunero suertatzen diren aldaketa guzti hauei aurre egiteko, egoera berrietaz ikasteko, probatzeko, beharrizan eta azken orduko gertakariei atenditzeko. Ahalik eta zuzenen egiten saiatzen garen arren, beti ez dugu asmatuko baina denon ahalegin, proposamen, zalantza eta informazioarekin akats eta hanka sartzeak zuzenduko ditugu esamoldeak esaten duen bezala akatsetatik ikasten baitugu. 

Haur bakoitzak bere izaera du, bere erritmoa du eta inguruan  gauden helduok hauek kontuan hartuz ekin diogu egokitzapen-prozesuari. Irakasleon eta gurasoen artean hamaika gogoeta, kezka, aldarrikapen elkarbanatu ditugu azken asteetan, aldiz haurrak, hazteko, ikasteko, esploratzeko, jolasteko, mugitzeko eta komunikatzeko nahiaz etorri dira ikastolara. Egotea, benetako presentzia, kontentzioa, gertutasuna, entzutea, emozioei leku bat ematea da eskatu dutena gure txikiek gezi, hezi, maskara eta termometroei daukatena besteko garrantzia emanez.

Primeran moldatu dira gure txikiak irakasleok maskara eraman behar izateari, espazioetan eman diren aldaketei, harremanak murrizteari...oraingoan ere beraiek lezio handi bat eman digute guri!. Gure txikien lorpen handia izan da ikasturte berezi honen egokitzapenaren arrakasta, beraien ongizatea baitauka prozesu honek helburu.

Denok elkarlanean egingo dugu aurrera, denon laguntza, pazientzia, denbora eta zalantza ezinbestekoa izango baita hasiberri zaigun 2020/2021 ikasturte berezi honetan


 

Azken albisteak

LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.
Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.