Skip to main content

COVID-19. Ikastolako egoera - Irailak 25

Atal honen helburua da, Armentia Ikastolako familiek informazioa modu gardenean jasotzea eta ondorioz, informazio okerrak saihestea. Momentuz, ez da Ikastola barruan kutsatzerik izan, beraz, esan dezakegu orain arte ezarritako protokoloak egoki funtzionatu duela. Hala ere, ikastolako kideen artean birusa intzidentzia izaten ari da. 

Honela bada, une honetan, Ikastolako 5 ikaslek eman dute koronabirusagatik positibo, 4 LHn eta 1 HHn.  Osakidetzan protokoloa zabalduta, haiek horrela esanda, LHko 3 geletako ikasle batzuk (28) konfinatuta daude. Lehen PCR frogan negatibo emanda, bigarren froga egiteko zain daude. Bigarren frogan ere negatiboa ematen badute, datorren astean ikastolara bueltatuko dira. 

Positibo hauek direla eta gure 8 irakasle ere etxean ditugu. Denek negatibo eman dute eta hauek ere ikastolara bueltatzear daude.

Hauetaz gain, beste ikasle batzuk ere, etxealdian ditugu, gaitzaren sintomak izateagatik edo positibo batekin harremana izanagatik: HHn 8 ikasle, LHn 14 eta DBHn 3. Oraingoz denek negatibo eman dute egindako frogetan.


 

Azken albisteak

Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura
"Bagatoz irakasleok, ez-dozenteok, begiraleok, garbitzaiIeok, sukaldariok… eta, noski, bazatozte ikasleak eta familiak ere".
"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"