Gure eguneroko jardunean elementu berriak txertatuta (maskarak, eskuak garbitzeko gelak, termometroak), baina hezkuntzari dagokionez, ondo abiatu dugu bidea.
Ezin aipatu gabe utzi azken garaiotan gure bizitzen parte bihurtu den COVID-19a. Momentuz, 2 positibo izan ditugu Ikastolan eta 22 ikasletik gora eta 3 irakasle ditugu itxialdian. Hauetako inor Ikastolan kutsatu ez bada ere, ez dugu baikorregiak izan nahi jakin badakigulako Ikastolan bertan ere egongo direla kutsatzeak baina momentuz kontingentzia-planean aurreikusitako jardunak Ikastola barruko kutsatzeak ekidin ditu.
Ikasleen jarrera azpimarratu nahi dugu Zuzendaritza Taldetik. Guztion osasuna bermatzeko hartutako neurriak eta jarritako arauak errespetatu dituzte guztiek. Lehen asteak baloratzeko Zuzendaritza Taldeak egindako bileran guztiok etorri gara bat honako honetan: ikasleek emandako irizpideak errespetatu dituzte eta pazientziaz jokatu dute esandakoarekin. Pozik egoteko moduko jarrera adeitsua erakutsi dute. Beraz, etxean ere ikasleak zoriontzeko moduan zaudete.
Bestalde, eskertzekoa da familiek zuen seme-alaben egoeraren berri emateko erakutsi duzuen azkartasuna. Honek, azkarrago eta hobeto aritzeko aukera eman digu.
COVID-Taldea ere sortu dugu. Bertan, 5 guraso eta 3 langile egongo dira. Datorren astean hasiko du bere ibilbidea.
Lehenengo lana Kontingentzia-plana aztertu, bi aste hauetako praktikaren azterketa egin eta beharrezkoak diren moldaketak ezartzea izango da erronka. Kasuen kudeaketa ere aztertuko dugu.
Esan bezala, egoera aldakorra da eta honi behar bezala erantzuteko behar diren moldaketak egingo dira. Kontingentzia-planeko lehen moldaketa egin dugu eranskin-bidez eta gurasoek jaso duzue jada. Bigarrena, erredakzio-mailan dago. Talde egonkorrak zerbitzuetara eta patio-orduetara ere zabaltzen dituena da bigarren moldaketa.
Familiei, bereziki eragindakoei, informazioa ahalik eta azkarren helarazteko esfortzu berezia egiten ari gara eta horretan jarraituko dugu.
ArmentiBerri buletinean ere joango gara Ikastolako egoera eguneratzen astez aste izandako intzidentziekin.