Skip to main content

Azaroaren 25aren bueltan, lanketak ikastolan

HHtik BHraino, ikasleek ekintza ezberdinak egin dituzte Emakumearen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira.

Irudia
A25

HH:

Lerro bakoitzari, ulermen gaitasunak kontuan izanda, ipuin bat egokitu zaio tratu onen inguruan hitz egiteko, egunerokotasuneko gertaeretan oinarrituta, dialogoa eta hausnarketa sustatuz. (Amatxo eta ni, Derrigorrez musurik ez, Tximeleta belarriak, Daniela pirata eta Ezetz esaten ikasi)

Ardura kolektiboa leloa aintzat hartuta, adin bakoitzak muralaren zati bat apaindu du more koloreari garrantzia emanez, eta elkartzean bost emakume agertu dira. Landutako material eta teknikak ezberdinak izan dira: margoak, gometxak, tenperak, zeta paperezko bolak itsatsiz, estanpazioak edo collage bat eginez.

LH:

LHko geletan azaroaren 25eko egunaren inguruko hausnarketa desberdinak egin dituzte. Galdera-erantzunen bitartez elkarrizketa gidatua izan da, eta egun hori zergatik dagoen egutegian markatuta azaldu diete ere: 

Zer da indarkeria matxista? Zergatik da garrantzitsua ezagutzea eta izatea azaroaren 25a? Zer egin dezakegu indarkeria ororen aurrean?

BH:

Hainbat atal jorratu dituzte:

Guk ere ardura daukagu. Tratu onak eta jarrera positiboak  dekalogoa.

Ez ikusiarena ez egin. Zuk nori lagunduko diozu? Biktimekiko elkartasunerako proposamenak - Hormairudi eta kartelak.

Biolentzia non, komunitatea han. #nosdueleatodos kanpaina - Erasoei uko egiteko protokoloa.

Erasoen aurrean denok bat. Salaketa kutxa. Role playing. Indarkeria matxistaren behatokia. Protokoloa.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...