Skip to main content

Urriaren 17an bilduko da Altxa Burua taldea ikastolan

Ikastolako gurasoek abiatutako ekimenak pantailen erabilera atzeratzea eta horren inguruko lanketa egitea du helburu. Datorren astean egingo duten bileran parte hartzera dei egiten dute.

Irudia
ABlogo

Martxoan Altxa Burua Armentia Ikastola taldearekin egoteko aukera izan genuen, eta nondik norakoak azaldu zizkiguten. Badakizuenez, ordutik martxan dago taldea, eta ikasturtea abiatzeko bileran parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Taldearentzat ezinbestekoa da komunitate osoarengana heltzea; geroz eta familia gehiago, orduan eta antolatuago egongo baitira eta ekintza gehiago egin ahal izango dira. Hala, datorren ostegunean, urriak 17, 16:45ean bilduko dira, ikastolako Araba gelan. 

Edonor parte hartzera gonbidatuta dago, eta ez da izenik eman behar. Dena dela, harremanetan jarri nahi izanez gero, altxaburua@armentiaikastola.eus helbidera idatzi dezakezue.

Logoa, ikasleek egina

Edozein ekimenak irudi bat behar du identifikagarria izateko. Premisa horretatik abiatuta, Altxa Buruaren logoa sortzeko proposamena egin zieten Bigarren Hezkuntzako ikasleei. Horren emaitza artikulu honek laguntzen duen irudia duzue.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...