Skip to main content

Lehen mailako ikasleek Gasteizeko eraikin publikoak ezagutu dituzte

Lehen mailako ikasleek Gasteizetik egin dute irteera, inguruko hainbat eraikin bisitatuz eta ezagutuz. Mendizorrotza estadioa, Arte Ederretako eta Armagintza museoak, Ajuria Enea, Floridako liburutegia, Eusko Legebiltzarra, Katedral berria, Epaitegia, San Martineko udaletxeko bulegoak eta San Martineko anbulatorioa ezagutu dituzte. 

Irteera honen bitartez ikasleek eraikin bakoitzaren izena, izana eta barrunbeak ezagutu dituzte, eta Gasteizko eguneroko bizitzan eraikin hauek duten garrantzia baloratu ahal izan dute.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...