Aurrekoan komentatu genizuen bezala, hasi berri den ikasturte honetan bi ekintza izango ditugu ikastolan, euskaraz bizitzeko grinari erantzuna emateko. Hain zuzen, datorren astean abiatuko dira biak:
Euskara eskolak
Euskara oinarrizko mailatik hasita modu erosoan ikasi nahi baduzu aukera paregabea duzu hau.
Hauek dira klase egunak eta ordutegia:
- Astearteak eta ostegunak 14:30etik 16:30era ikastolan bertan.
Izena emateko aukera irekia dago. Interesa baduzu eta informazioa jaso nahi baduzu idazkaritzan galdetu edo idatzi mezu bat helbide honetara: kzubizarreta@armentiaikastola.eus
Mintzakafea
Astean behin ordubetez ikastolako gurasoen artean euskaraz hitz egiteko taldeak dira hauek. Euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dituzu egunerokoan? Astean behin ikastolako beste kideekin ordubetez lasai hitz egiteko geratu nahi? Hementxe duzu tokia.
Honako hauek dira ikasturte honetan sortu diren hiru taldeak:
- 1. taldea: Astearteetan, 15:30 - 16:30 (Verode tabernan, ikastolatik gertu)
- 2. taldea: Astearteetan, 16:30 - 17:30 (Ikastolan, Errioxa gelan)
- 3. taldea: Ostiraletan, 15:30 - 16:30 (Garoka tabernan, ikastolatik gertu)
Izena emateko aukera irekia dago. Interesa baduzu eta informazioa jaso nahi baduzu idazkaritzan galdetu edo idatzi mezu bat helbide honetara: kzubizarreta@armentiaikastola.eus