Lankidetza-esparrua adostu dute AIKO taldeak eta ARMENTIA ikastolak. Horri esker, asteartero dantza ikastaroa izango da ikastolan bertan, eta guraso eta langileentzat doakoa izango da.
Eskoletan, beraz, dantzan ikasiko dugu, baina baita musika gorputzarekin entzuten, besteekin harremanetan jartzen eta elkarrekin gozatzen ere. Saio bakoitzak erromeria baten kutsua izatea nahi dugu: elkartzeko, euskaraz aritzeko, jendea ezagutzeko eta esperientzia alai bat partekatzeko gune hurbil eta lasaia
Horretaz gain, hilean behin, larunbat arratsalde batean erromeria bat ere egingo da. Izan ere, eskolan ikasitakoak plazara eraman eta besteekin partekatzen dugunean hartzen du bere zentzurik osoena.
Ez da esperientziarik behar, ezta bikotekidearekin etorri edo dohain berezirik izan ere. Ikasteko, dantzan egiteko eta lagunartean gozatzeko gogoa izatea nahikoa da.
Bi aukera izango dira:
- Oinarrizkoa: 17:45–19:15
- Hobekuntza: 19:15–20:45
Dena den, AIKOko lagunek dioten bezala, hoberena da bertara hurbiltzea, ikustea eta gozatzea. Hortaz, urriaren 6tik aurrera bertara hurbiltzea proposatzen dizuegu.