Skip to main content

Badator Armentiako XX. krosa

Urriaren 18an izango da 2026ko edizioa

Irudia
BTT KROSA 2026

Udazkenarekin batera etortzen da urtero Armentia Ikastolako krosa zein BTT martxa. Urterik urte partaide gehiago izaten du, eta aurten ere horrela izan dadin lanean ari da krosa antolatzen duen lan-taldea.

 

Ohiko moduan bost kategoria egongo dira, goizeko hamarretatik hasita: Senior, Txiki 1 (HH), Txiki 2 (LH1-3), Txiki 3 (LH4-6) eta Gazte (DBH). Halaber, eguerdian BTT martxa egingo da. Hona hemen, beraz, urriaren 18an parte hartzeko GALDETEGIA

 

Horretaz gain, adierazi nahi dizuegu bertan krosak urterik urte are arrakasta handiagoa izan dezan nahitaezkoa dela komunitateko kideen lana. Hartara, honako mezu honen bidez bertan laguntzeko eskatu nahi dizuegu, aurten arrakastatsuagoa izan dadin. Antolaketan parte hartu nahi izatera, mezua bidali krossbtt@armentiaikastola.eus helbidera