Skip to main content

Araba Euskaraz: Lanerako deia, txanda hartu!

Armentia ikastolako bolondresak ere behar ditu ikastolen aldeko jaiak

Irudia
Araba Euskaraz logoa

Gero eta hurbilago dugu Arabako ikastolen aldeko jaia, eta honez gero, antolaketarik lotutako kontuak lotzen ari gara.

 

Amurrion izango da aurtengo Araba Euskaraz, ekainaren 14an, baina Arabako ikastola guztietako jaia da. Hartara, ezin uler daiteke gure ikastolen aldeko jaia bertako familien eta langileen bolondresko laguntzarik gabe. Horrek egiten gaitu desberdin, horrek egiten gaitu ikastola.

 

Urteroko moduan Araba Euskaraz jaian parte hartzeko gonbidapena egin nahi dizuegu. Egunean zehar egingo diren ekimenak eta abarrekoen berri aurrerago emango dizuegu. Gaurkoan BERTAN LANERA JOATEKO deia egin nahiko genizueke. Esan bezala, Araba Euskaraz jaiak Armentia ikastola komunitateko kideen laguntza ere behar duelako, eta geuri ere badagokigulako ekarpena egitea.

 

Hortaz, honako GALDETEGI hau betetzeko eskatu nahi dizuegu, eta bertan agertzen den txandaren batean parte hartu.

 

Eskerrik asko, eta gogoratu, aurtengo leloak jaso bezala, gutako bakoitzaren taupadek berpiztuko dutela ikastola.

Azken albisteak

  Data gertu dugunez, Araba Euskararen denda izango ikastolan eskuragarri ondorengo egunetan:  
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.