Skip to main content

EUSFERA: euskararen aldeko ekimen berria

Jardueraren baitan ekintza zehatza antolatuko dugu maiatzaren 15ean arratsaldez.

Irudia
eusfera

Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da. Inguru horretan eragiteko ahalmen gehien dutenak gurasoak izanik, Taupa euskaltzaleen mugimenduak gurasoei zein haurrei zuzendutako ekimen berri bat prestatu du. Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Norabide horretan aurrerapausoak eman nahi dituzten familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko zaizkie eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat. 

Zer da?

  • Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Norabide horretan aurrerapausoak eman nahi dituzten familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko dizkiegu eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat.

Norentzat da?

  • 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat (edo guraso rola betetzen duten helduentzat), euskaraz jakin ala ez.

Zein da helburua?

  • Haur eta gaztetxoen eguneroko atmosferan euskararen presentzia handitzea (aisia, kultura, pantailak, ohiturak...) familiei baliabideak, tresnak eta elkargune egokiak eskainiz.

Noiz eta non egingo da?

  • Maiatzaren 7tik 17ra, Euskal Herri osoan, Gasteizen ere bai (maiatzaren 15ean arratsaldez jarduera berezia antolatuko dugu)

Zure haurr(ar)en ingurua euskalduntzen hasi nahi baduzu, edota norabide horretan jarraitzeko zer egin dezakezun ikusi nahi baduzu, sartu lotura honetara, ideia praktikoak eta Eusferaren inguruko informazio guztia topatuko duzu.

 

https://eusfera.taupamugimendua.eus/es/rincon-de-las-familias/

 

 

Azken albisteak

Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip