Giro paregabean eman genion Armentia ikastolako kideok euskararen aldeko lasterketari. Ostiralean hamarnaka ikasle, familia, langile eta ikasle-ohi batu ginen ikastolako sarreran Korrika batzordeak antolatutako festan,
Akaso, hori izan beharko litzateke egin beharreko aitortza, hain zuzen ere, Korrika batzordeak azken asteotan egindako lana eta lanketa: material-salmenta, bertso-afaria, jaia, auzoko batzordearekin lotura… langileak, familiak eta ikasleak elkarrekin lanean.
Ostiralari dagokionez, orduan jakin izan genuen 24. Korrikan zeinek eramango zuen ikastolako lekukoa. Hartara, ikastolan euskararen aldeko katea ez dela eten islatzen zuen irudia aukeratu zen. Batetik, ikastolako zutabe izan diren bi langile; Joseba eta Amaia. Biak ala biak gure etxean oso ezaguna. Lehena ikastolako mantenu-arduraduna, eta bigarrena Haur Hezkuntzako irakaslea. Horiekin batera, egun, euskararen alde buru-belarri dabiltzan Lander eta Oinatz ikasleak. Esan bezala, lekukoek erakutsi zuten Armentiako helburua badela Gasteiz eta Euskalerria euskaldun euskaltzalez betetzen jarraitzea, eta kate hori ez dela eten.
Bestalde, bertso-eskolako bertsolariak, askari komunitarioa, ikasle ohien koreografia… arratsalde pasa ederra izateko osagaiak egon ziren, amaieran denok elkarrekin gure kilometora hartzeko.