Egunak, asteak eta hilabeteak aurrera doaz eta atarian dugu 2026ko Armentia Ikastolako jaia, maiatzaren 16an hain zuzen ere. Urteroko moduan, gainera, ikastolako jaia udaberriko Auzolana egiteko baliatuko dugu.
Dena den, bada ikastolako jaiarekin azken urteotan sortutako kezka. Kontuan hartu behar dugu gurea kooperatiba dela, eta beraz, ikastolako jaiak kooperatibak kooperatibakideentzat antolatzen duen jarduna dela. Hori horrela izan beharko lukeen arren, ohartu gara azken urteetan gutxi batzuen bizkarrean geratzen ari dela antolaketa guztia eta hori legezkoa ez dela iruditzen zaigu.
Egun handia da ikastolako jaia, elkar ezagutzeko eguna, komunitatearen eguna… baina egunak aurrera egingo badu beharrezkoa bada kooperatibisten inplikazioa. Horrexegatik, beraz, aurten dei berezia egin nahi dizuegu martxoaren 31n, asteartearekin, 16:45ean Zuberoa gelara hurbiltzeko eta ikastolako jaia antolatzeko taldean parte hartzeko. Esan gabe doa, giro paregabea izaten dela eta zenbat eta gehiagok hartu parte, ardura eta lan gutxiago dagoela egiteko.
Anima zaitezte!