Skip to main content

Denok batera Armentiaren kilometrora

Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.

Irudia
KORRIKA ARMENTIA

Martxoaren 19an, arratsaldeko 15:30ean ekin zion euskararen aldeko lasterketak gure herria iparretik hegora zein ekialderik mendebaldera zeharkatzeari. Gau eta egun, etenik gabe milaka euskaltzale ari zaio KORRIKAri hauspoa ematen, bai eta euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatzen ere.

 

Armentia ikastolan ere eratu genuen Korrika batzordea, eta hamaika jarduera antolatu ditu, bai ikastolako komunitateari begira, bai eta auzoko gainerako eragileekin batera auzoei begira ere. 

 

Orain, bai, badator Gasteizera euskararen aldeko lasterketa, eta merezi duen ongi etorria ematekotan gaude ikastolan, bai eta gure kilometroa egitekotan ere. Aurreko edizioetan bezalaxe, oraingoan ere, hitzordua egingo dugu arratsaldeko 19:00etan ikastolako sarreran, eta bertan gure ikasleen hainbat erakustaldi izango dira, koreografia, bertsoak… Horrekin batera, elkarrekin jango dugu askaria, zeinek etxetik ekarrita, baina elkarrekin banatuta.

 

Eta, gaueko 21:00etan denok batera, Antonia biribilgunera hurbilduko gara, bertan hartuko baitu Armentia ikastolak lekukoa. 2.623 aldiz eskuz esku ibili den lekukoa.

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip