Skip to main content

Bertso eskolan katea ez da eten

Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.

Irudia
bertsoafaria2026

Korrika Batzordeak antolatuta, martxoaren 18an 100 bat lagun baino gehiago  bildu ziren ikastolako jantokian bertso-saio berezi batez gozatzeko. Bertan egun ikastolako bertso-eskolan buru belarri dabiltzan ikasleek haien talentuaz ase gintuzten, eta ondoren, Arabako bi bertsolari handi izan ziren: Aroa Arrizubieta eta Peru Abarrategi.

 

Saio hurbila eskaini ziguten bertsolari nagusiek, gure bertso-eskolako ikasleei zuzenduta bereziki, eta izugarri hunkigarria izan zen bertsolarien eta gure ikasleen artean sortutako lotura. Are gehiago, kontuan hartuta Aroa Armentia ikastolako ikasle ohia izateaz gain, gure bertso-eskolako irakaslea ere izan dugula.

 

Bertso saioa amaituta, bertan bildutako haur, guraso zein irakasleek eskaera bat egin zuten: holako bertso-afaria urtero antola dadila. Hala bedi!

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip