Skip to main content

KORRIKA materiala ikastolan

Petoak erosteko zein bestelako materiala eskuratzeko aukera izango da.

Irudia
korrikamateriala

KORRIKAren 24. edizioa hurbiltzen ari zaigu (martxoaren 19tik 29ra ospatuko da), eta, honekin lotuta, materiala eskuragarri jarri nahi dizuegu.

 

Alde batetik, ikastolaren bidez, petoak eskatzeko aukera izango da. Peto bakoitzak 6 euro balio ditu, eta otsailaren 13a izango da eskaera egiteko azken eguna. Eskaera egiteko jarraian duzuen galdetegia bete.

 

Horrez gain, otsailaren 10ean, ikastolako sarreran, KORRIKA materiala erosteko aukera izango da: AEKko lagunek postua jarriko dute 16:00etatik 17:15era.

 

Bestalde, Gasteizko KORRIKA DENDA ere jada martxan izango da otsailaren 19tik aurrera honako helbide honetan: Aldabe kalea, 7 

 

Ordutegia:

 

  • Ostegunetan 18:00-20:30

  • Ostiraletan 18:00-20:30

  • Larunbatetan 11:00-14:00

Goazen KORRIKA!

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip