Skip to main content

Agate Deuna 2026

Euriak ez zuen Agate Deuna egunaren bezpera zapuztu.

Irudia
agatedeuna1

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.

Azkenean iritsi zaigu oles egiteko unea, eta Agate Deunaren bezpera ospatu dugu ikastolan. Ikasleek izan dituzten entsaio egunen ostean, lehenengo hitzordua ikastolan bertan izan dugu, patioan, familia guztiekin batera. Ondoren, auzora atera gara gainontzeko eragileekin. Euriak ez gaitu gelditu, eta primerako arratsaldea pasatu dugu.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gerturatu zineten guztioi, bai ikastolara bai inguruko hitzordura. Bereziki, gure trikitilari gazteen eta pandero joleen lana nabarmendu nahiko genuke, izan ere, euria zela eta, ezin izan ginen kalejiran atera, baina sarrerako aterpean giro ederra sortu zen haiei esker. Aupa zuek!

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip