Skip to main content

Korrika Batzordea osatuko dugu

Bilera antolatu dugu datorren asterako.

Irudia
korrika24

Badator 24. KORRIKA, eta, aurrekoetan bezala, hainbat ekimen antolatzea garrantzitsua da, bai ikasgeletan bai ikasgeletatik kanpo, euskararen erabilera indartzeko eta AEKko euskaltegiak ekonomikoki laguntzeko.

 

Bide honetan, KORRIKA Batzordea osatuko dugu, eta datorren asteko bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu ikastolako kide guztiak (ikasleak, langileak eta gurasoak): ostegunean izango da, otsailaren 5ean, 16:45ean, Errioxa Gelan.

 

Bertan, prest dauden ekimenak aurkeztuko dira, proposamen berriak jaso eta guztion artean forma emango diegu. 

 

Zuen zain izango gara! 

Azken albisteak

Oporrak iristearekin batera, errutinak aldatu egiten dira, baina euskaraz gozatzeko aukerak ez dira eten behar.