Skip to main content

Urte berri on!

Neguko opor zoriontsuak pasa itzazue.

Irudia
GABONAK25

Kaixo familia:

 

Hiru hilabete luze joan dira ikasturteari ekin genionetik, eta, honez gero, urte berria ate-joka dugu. Sasoi trinkoa izan da, ebaluazioa tartean, eta bada garaia indarberritzeko, bada garaia atsedena hartzeko.

 

Esan gabe doa azken aste hauek bereziak izan direla gurean, bereziki txikiei dagokienez: Argitxo heldu zen lehenik euskararen magiarekin, eta Olentzero eta Mari Domingi gure txikien buruetan dabiltza etengabe. Eta, egiari zor, txikienei ez ezik, gainerakoei ere irribarrea ateratzen zaie/zaigu garai honetan.

 

Nire aldetik urte berriaren hasiera ahalik eta ederrena opa nahi dizuet. Opariez harago, eta aukera izatera, jolastu, solastu etxekoekin, eta, nola ez, libururen bat egon dadila seme-alaben eskuartean.

 

Atxikita duzue LHko irakasle Elenak Fernández Morenok aurtengo prestatu duen zorion-txartela, berau inprimatu eta etxean jartzeko. Finean, Armentia komunitatea ikastolaz harago dago, ikastolaz harago zaudete.

 

Ongi-ongi izan, lagunok!

 

Paul Bilbao Sarria
Zuzendari nagusia

 

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip