Irudia
Eguraldia lagun, pentsatutakoa baino gauza gehiago egin ziren Auzolanean. Bertan, ohiko moduan, gurasoek eta irakasleek hartu zuten parte. Ubideak prest utzi ditugu udazken-negurako, sarrerako espazioa txukundu eta margotu dugu, Txantxalekuan argizteria berria jarri dugu. Haur Hezkuntzako hainbat gela eta espazio margotu dugu, frontoiko ateak eta hormako zenbakiak era margotu dira…
Goiz arras emankorra, bai eta giro ederrean igarotakoa ere, argazkian erakutsi bezala. Eskerrik asko, beraz, bertan parte hartu zenuten guztioi, eta maiatzean berriz ere elkartuko gara.