Skip to main content

Olarizuko Lorategi Botanikoan izan da LH2

Zuhaitzak aztertu eta biodibertsitatearen eta kontserbazioaren garrantzia landu dute.

Irudia
olarizuLH2

LH2ko ikasleak Olarizuko Lorategi Botanikoan izan dira azken egunotan. Ingurua hobeto ezagutu eta zuhaitzak esploratzen aritu dira.

 

Gasteizko Udalaren Zuhaitzak esploratzen ditugu, izaki harrigarriak unitate didaktikoaren baitan, hainbat jarduera egin dituzte: hasteko, tokia aurkeztu diete; ondoren, ipuin bat kontatu diete lorategi botanikoko elementu naturalak identifikatzeko eta, era berean, biodibertsitatearen eta kontserbazioaren garrantziaz jabetzeko; horren ostean, taldetxoka, erronken ibilbidea egin dute, eta, azkenik, naturalistaren egunerokoa bete eta hausnarketa egin dute.

 

Oso txango interesgarria izan da haientzat; izan ere, gelan ikasitakoa errealitatean bertan ikusteko aukera izan dute, eta, bide batez, gure hiriko inguru naturaletatik paseotxoa eman dute! ;)

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA