Skip to main content

Badator bigarren Auzolana

Ikastolako jaiaren egunean egingo dugu, maiatzaren 17an goizez

Irudia
auzolana

Udaberriarekin batera etorriko da aurten ere urteko bigarren AUZOLANA, maiatzaren 17an, hain zuzen ere. Askotan esan dugun bezala, ikastolaren kooperatiba izaera berresten du Auzolanak. Izan ere, familiek zein langileok, denok elkarrekin ekiten diogu lanari ikastolak unean-unean dituen beharrei erantzuteko eta are ikastola ederragoa izateko.

Gogoan izan ez dela beharrezkoa ezertan trebea izatea. Aitzitik, Armentia ikastolako Auzolanean beti izaten da guztiontzako zereginik. Gainera, lan egiteaz gain, elkarrekin hamaiketakoa egiteko ere probesten dugu, eta, beraz, gure arteko harremanak sendotzeko, gure talde izaera berresteko.

Horrela, ohiko moduan, ikastolako jaiaren egunarekin batera antolatuko dugu Auzolana. Hortaz, ikastolan egun ederra igarotzeko aukera paregabea izango da maiatzaren 17an.

Parte hartzeko gogoa baduzu, bete ezazu mesedez honako galdetegi hau:

AUZOLANA-Maiatzak 17 

Garrantzitsua da jakitea zenbat lagun bertaratuko den, lan guztiak ahalik eta ongien antolatzeko. Gainera, lanera etorriko zareten familioi asegurua egingo dizuegu.

Azkenik, gogoan izan haurrak ere ekar ditzakezuela, haientzako zaintza zerbitzua antolatuko baitugu.

Besterik ez, anima zaitezte eta zatozte maiatzaren 17an zuen aletxoa jartzera.

Azken albisteak

Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin.
Bi egun pasa dituzte Igantzin, Nafarroako Baztan-Bidasoa zonaldeaz gozatzen.
Dakizuen bezala, Armentia ikastolak, bai eta Euskal Herriko Ikastolak ere, bat egiten du Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin.
Ikastolako klaustroak ikasturteko plangintza jorratu du.