Skip to main content

Jar dezagun TANTA bat

Urtero bezala, ikastolen aldeko Tanta boletoak banatuko ditugu. Zozketa ekainaren 20an izango da.

Irudia
tantaboletoa

Bost urte bete ditu TANTA egitasmoak aurten. Hari esker, besteak beste, Euskal Herriko Ikastolek jaiak (Araba Euskaraz, Ibilaldia,…) finantzatzeko aukera lortzen dute. Noski, ikastola guztiek parte hartzen dute, eta Ikastolen Elkartearen ardurapean garatzen da.

 

Ikastolentzako, TANTA ekimena gure hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da, izan ere, herritarrek beraiek egiten dute Ikastolen proiektuaren aldeko ekarpena.

 

Hori dela eta, aurten ere, familia bakoitzak bi TANTA txartel jasoko ditu, bakoitza 5 euroan. Maiatzeko erreziboan pasako zaie kopuru hori.

 

60.000 euroko saria

Esan bezala, herritarrek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko Ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko. Bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei itzultzeko, boletoak zozketatuko dira, 2025eko ekainaren 20an, notario aurrean. Saridunak 60.000 euro jasoko ditu.

Azken albisteak

2026. urteko Araba Euskaraz jaia aurkeztu da gaur, azken aldietan bezala, Araba Euskaraz urtea izango dena, urtean zehar hainbat ekintza programatuko baitira. Jaia, ohi bezala, ekainean ospatuko dugu, 14an, Amurrion.
Patiora atera dira kantuka eta saltoka. Txikienei ere desfilea egin diete.
Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak